lunes, 10 de septiembre de 2012

Zer da Blizzard ?

Blizzard Entertainment, Inc., Estatu Batuetako bideojokoen enpresa bat da. Bere egoitza Irvinen dago, Californian, eta 1994ko ekainaren 1ean sortu zuten.Hasieran, enpresa honek, beste izen bat zeukan; Silicon & Synapse deitzen zan, baina 1994an, Blizzard Entertainment deitzea adostatu zuten. Enpresa hau, ez zan hasieratik bideojokoak, euren izenean, sortzen hasi, hau da, beste enpresa handiago batzuentzat lan egiten zuten. 1993an euren bideojokoak egiten hasi ziren, nabarmendu zutenak hauek izan ziren: Rock N' Roll Racing eta The Lost Vikings.
 1994an, enpresaren izena aldatu ostean, euren lehenengo arrakasta jaurti zuten, Warcraft: Orcs & Humans deitutako jokoa. Hortik aurrera, Blizzard arrakasta handiak lortu izan ditu egin dituen bideojoko berriengaitik. Joko ezagunenak eta arrakastatsuenak hauek izan ziren: Warcraft-en hedapenak, Diableta StarCraft  eta batez ere MMORPWorld of Warcraft jokoarekin. World of Warcraft  MMORPG (Massive multiplayer online role-playing game) jokoen eredua bihurtu zen, hau da, roleko jokoen eredua bihurtu zen.2008ko uztailaren 9an, Activisio enpresak Vivendi Games eta Blizzard Entertainment enpresarekin fusionatu zen, azkenean gelditu zen izena, Activision Blizzarizan zen, baina Blizzard Entertainment konpainia independiente bezala ere mantentzen da eta interneten Battle.net izeneko jokoetako zerbitzu doan bat kudeatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario