jueves, 13 de septiembre de 2012

Warcraft

Warcraft: Orcs & Humans™, Blizzard Entertainment-en ordenagailurako estrategiasko bideojokoa da. Bideojoko hau, lehenengoetarikoa izan zan bere motan. Warcraft: Orcs & Humans-en, erdi aroko giro epiko batean gertatzen da, non gizakiak, Azeroth izeneko erreinukoak, orkoen kontra eta beste izaki fantastikoen kontra borrokatzen dute.
Bideojokoan baliabideak lortu behar dituzuz; urrea, egurra, janaria…; gudara joan ahal izateko eta beste arrazak hiltzeko. Jokoaren ikusmena isometrikoa da. Pertsonaia bakoitzak, mapa bat dauka non jokaleku guztia ikusi ahal du eta beste mapa bat zure unitateeri aginduak emoteko. Hiru motako unitateak dagoz: eraikineko unitatea, unitate langilea eta unitate militarra; unitate militarrak borrokatu ahal dute eta langileak baliabideak lortu eta eraikinak eraikitzen dituzte.




Warcraft II: Tides of Darkness, Warcraft: Orcs & Humans-en lehenengo espantsioa da.
Warcraft II, Warcraft: Orcs & Humans jokoaren esentzia mantentzen du, hau da, estrategiaskoa da eta bi bando dagoz; orkoak eta gizakiak. Espantsio honekin, criatura gehiago agertzen dira: elfoak, ipotxak eta gnomoak gizakiekin batera, eta trolak, ogroak eta gnomoak, orkoekin batera. Horrez aparte, jokoa asko hobetzen da grafikoak begiratuz edota inteligentzia artifiziala begiratuz.
Espantsio honekin batera, multijokalari sistema sartu zuten, hau da internet bidez beste pertsona batzuekin jolastu ahal egingo zenuen.




Warcraft II: Beyond the Dark Portal, Tides of Darkness-en hedapen txikia da eta, 1996an, Blizzard enpresak jaurti zuen. Zabalkuntza honetara jolasteko, beharrezkoa da joku originala eukitzea, hau da, Warcraft: Orcos & Humans instalatuta euki behar dozu.





Warcraft III: Reign of Chaos, Warcraft sagaren hirugarren zatia da. Hedapen honekin, 3D grafikoak txertatu zuten eta arraza berriak agertu ziren. Warcraft III jokoa, bere sasoian, bideojokoen komunitateak esaten zuen, ordenagailurako jokorik onenetarikoa izan zela.
Jokoaren CD-a, zure mapak sortzeko, jokoaren modua aldatzeko, pertsonaiak modifikatzeko… aukera ematen dizu.






Warcraft: The Frozen Throne, sagaren hurrengo espantsioa da, laugarrena, Blizzard Entertainment sortutakoa. Joko honetara jolasteko Warcraft III: Reign of Chaos eukitzea beharrezkoa da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario