StarCraft XXVl. mendean ezarrita dago non hiru arraza desberdin daude: Terran-ak, Lurretik deserriraturiko gizakiak; Zerg-ak, insektu alien batzuk; eta, Protoss-ak giza arraza bat teknologia askokoa eta botere psionikoekin. Joko hau Hegoaldeko Korean oso famatua da zeren eta bertan, torneo telebisiboak muntatzen dabez eta, irabazleak, sari ikaragarriak irabazten dabez.
StarCraft: Brood War
StarCraft: Brood War 1998. urtean jaurti zan. StarCraft-en historia jarraitzen du eta, gainera, kanpaina berri bat barne hartzen du joko banakakoarentzat. Horrez aparte, jokoaren grafikoak hobetzen ditu eta unitate berriak ekartzen dauz.
StarCraft: Ghost 2006ko martxorako aterako zela esan zuten, baina azkenean bertan behera gelditu zen. Proiektua zaharregia zen eta kontsola berrietarako adaptatu behar zuten, horregaitik Blizzard Entertainment-ek jokoaren edozein informazioa euren web orrialdeetatik kendu zuten.
StarCraft II: Wings of Liberty 2007ko maiatzaren 19an egin zuten iragarkia. Lehenengo beta otsailaren 18an jaurti zuten baina, joko osoa, 2010eko uztailaren 27an abian jarri zuten. Jokoa hiru zatitan banatzen da, basea Starcraf ll Wings of Liberty eta bere etorkizuneko hedapenak, Heart of the Swarm eta Legacy of the Void.
StarCraft II: Heart of the Swarm
StarCraft II: Heart of the Swarm, Wings of Liberty sagaren hurrengo hedapena da. Espantsio honek, unitate berriak ekarriko ditu, multijokalari moduan aldaketa ugari egongo dira eta, kanpainan jolasteko mapa eta misio berriak ekarriko ditu. Gaur egun ez dago jaurtiketarako data zehatzik, oraindik egiten dabilz-eta.
Espantsio hau Wings of Liberty sagaren hurrengo hedapena da. Ezin da esan noiz aterako den edota zer gauza berri ekarriko ditu zeren eta jokoa ez da oraindik atera; diseinaketa lanean dagoz oraindik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario