martes, 2 de octubre de 2012

Diablo



Diablo Blizzard North (Blizzard Entertainment-en adar independiente bat) sortu zuen 1996an. Arrakasta izan zuen roll-ezko joko onenetarikoa izan zelako.
Bideojokoan dagoen meta hau da: pertsonaia bat sortu, hobetu eta animalia gaiztoak hil horrela gehiago hobetzeko. Lehiak gaindituz, zure pertsonaia hobeagoa izango da. Bideojoko honek, jokalariari bere pertsonaia egokitzeko aukera dauka.


Bi bando dagoz: aingeruak eta goiaingeruak, hiru deabruen kontra: Diablo, Baal eta Mefisto izenekoak. Geroago, gizakiak agertu ziren. Aingeruak uste zuten haiekin guda irabazi ahal zutela, baina arazo bat zeukaten: gizakiak mundu fisikoan bizi ziren eta, aingeruak berriz, mundu espiritualean. Horregaitik batzuetan bi munduen arteko hesia apurtu zuten.Gertakari hau, Belial eta Azmodan deabruei, ez zitzaien gustatu. Eta infernuan matxinada bat sortu zuten eta, hau eta gero, hiru deabru deserriratu zuten eta gizakien mundura joan ziren. Hiru deabruak gorrotoa, ikara eta hondamendia gizakietan injektatu zuten. Esentzia honeekin, gizakiak sentzurik gabeko gudak eragin zituzten euren artean. Horregaitik, aingeruak, koalizio bat sortu zuten hiru deabru maltzurrak gizakien mundutik kanporatzeko.
Amaieran, aingeruak deabru guztiak baztertzea lortu zuten eta generazioz generazio zaintzea zin egin zuten.Bideojokoak jokalari baterako edota bi jokalari edo gehiagorako modalidadeak dauzka. Bi modalitateetan hiru pertsonaia desberdinak aukeratu ahal dituzu: arpiak, sorginak edo soldadua. Nibelak igo behar dituzu eta horrela zure pertsonaia botere handiagoa izango du etsaiak errazago hiltzeko. Internet bidez jolasten baduzu, Blizzard zerbitzu bat eskaintzen dizu: Battle.net. Bertan galdera guztiak erantzungo dizute eta jokoaren informazioa ikusi ahalko duzu.






Diablo ll, Diablo ll: Lord of Destruction, Diablo lll

Diablo II, Diabloren jarraipena da. 2000.urtean jaurti zuten eta arrakasta handia izan zuen. Joko hau David Brevik eta Erich Schaefer diseinatu zuten, baina, produkzioa, Matthew Householder eta Bill Roper-en karguan egon zen.
Diablo ll-ek hedapen bat izan zuen, Diablo ll: Lord of Destruction izenekoa. 2001.urteko ekainaren 29an jaurti zana.
2008.urtean, Blizzard Worldwide Invitational, Diablo lll-ren iragarkia egin zuen eta 2012ko martxoan bere jaurtiketa konfirmatu zuten; jokoa 2012ko maiatzaren 15ean jaurtiko zen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario